Zestoako amabirjinei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa ostegun arratsaldean botako duten arren, dagoeneko festa usaina agerikoa da herrian, eta giroan murgiltze aldera, festen inguruko jolasa prestatu du Urola Kostako Hitzak.
Parte hartu nahi dutenek, Amabirjin jaiei buruzko hamar galdera erantzun beharko dituzte, eta erantzun guztiak egoki ematen dituzten herritarren artean, Marduren produktu sorta bat zozkatuko du Urola Kostako Hitzak. Dagoeneko martxan da lehiaketa, eta herritarrek parte hartzeko aukera izango dute ostiraleko 12:00ak arte.
Zenbat dakizue Amabirjin jaien inguruan? Animatu, eta parte hartu!