Zestoako amabirjinak 2023

Amabirjin jaietarako, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa ontzen hasiko da Itaia

Julene Frantzesena

Itaiak deituta, Zestoan egindako elkarretaratze bateko irudia.

Ostegunerako deitu du lehen bilera Itaiak; 18:30ean izango da bilkura, Gaztetxean.

Amabirjin jaietarako, eraso matxisten aurkako protokoloa landuko du Itaiak, eta lanketa horrekin hasteko bilera deitu du taldeak. Hain zuzen, ostegunean izango da bilera, 18:30ean, Gaztetxean. Itaiak azaldu duenez, festetan gora egiten dute indarkeria matxista kasuek, eta horregatik egingo dute protokoloaren lanketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide