Gazte Jaialdia antolatu du Zestoako GKSk larunbaterako

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 25a, 17:14

Urola Erdiko GKSk egindako jaialdi bateko artxibo irudia. (GKS)

Osasun mentalaren inguruko hitzaldia, bazkaria, pilota partida, poteo musikatua eta kontzertuak antolatu dituzte maiatzaren 27rako. 

Zestoako Gazte Koordinadora Sozialistako kideek Gazte Jaialdia antolatu dute larunbaterako, hilak 27. Askotariko ekintzak egingo dituzte egunean zehar, eta gauean borobilduko dute egitaraua. Eguerdian ekingo diete antolatutako ekintzei Gazteak eta osasun mentala hitzaldiarekin. 12:00etan izango da solasaldia, Zentroko gaztetxe berrian. Ondoren, bazkaria egingo dute han bertan 14:00etan hasita. Bazkarirako txartelak salgai daude Mollergi tabernan. 

Arratsaldean pilota izango da protagonista. 17:00etan hasita, frontoi zaharrean pilota partida jokatuko dute Mirandak eta Aramendik Zunzunegiren eta Armendarizen aurka. Jarraian poteo musikatua egingo dute herriko kaleetan zehar, eta egunari amaiera emateko, 20:30etik aurrera Costmix eta DJ Davila arituko dira musika jartzen, gaztetxe berrian. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide