2023ko udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduk eta EAJk ekitaldi bana egingo dute Zestoan

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 16a, 16:15

Mikel Arregi EH Bilduren alkategaia, eta Garikoitz Mendizabal, EAJrena.

EH Bilduk etzi, osteguna, herri programa aurkezteko ekitaldia egingo du Alondero aretoan, 18:30ean hasita. EAJk, berriz, ostiralerako iragarri du mitina; Laranjadi plazan izango da, 19:00etan hasita.

Hauteskunde kanpaina bete-betean, Zestoan jarraitzailerik gehien duten bi alderdiek ekitaldi bana iragarri dute aste honetarako. Etzi, osteguna, EH Bilduk datorren agintaldirako egitasmoen berri emango die herritarrei. Ekitaldian izango dira koalizioak Zestoarako osatu duen taldeko kideak, Mikel Arregi buru dutela. Alondero aretoan egingo dute herri programaren aurkezpena, 18:30ean hasita.

Ostiralean, berriz, EAJren txanda izango da. Laranjadi plazan izango da mitina, 19:00etan hasita, eta Garikoitz Mendizabal EAJren Zestoarako alkategaiak, Joseba Agirretxea Espainiako Kongresuko diputatuak eta Maria Eugenia Arrizabalaga foru bozetarako Deba-Urola barrutiko zerrendaburuak parte hartuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide