Kiroldegiaren ondoko aterpea eraisteko lanak astelehenean hasiko dituzte, eta horren ondorioz, Uztapide parkea itxita izango da astelehenetik zapatura bitartean. Hain zuzen ere, aterpearen egitura kenduko dute egun horietan, eta segurtasuna bermatzeko hartu du parkea ixteko erabakia Zestoako Udalak.