Inauteriak 2023

Musika eskolakoen kaldereroekin hasi dira inauteriak girotzen Zestoan

Mailo Oiarzabal

Ertxiña musika eskolako ikasleek eta irakasleek Ostegun Gizeneko ohitura berritu zuten atzo arratsaldean. Bihar, berriz, mozorroen txanda izango da herrian.

Zartaginak, mailuak eta bestelako musika tresnak astinduz kalera irten ziren atzo arratsaldean Ertxiña musika eskolako kaldereroak, Ostegun Gizenarekin batera eta ohi dutenez, Zestoan inauterien hasiera iragarriz.

Musika eskolako kaldereroen kalejira izan da aurten ere festen iragarlea, eta bihar, berriz, mozorroen txanda iritsiko da. Hau da Zestoan inauteen larunbaterako prestatu duten egitaraua:

12:00-14:00. Zestoako Gazte Txaranga.
17:30. Umeen desfilerako izen ematea, udaletxeko arkupeetan.
18:00. Umeen mozorro desfilea, udaletxeko arkupeetan, Gaztelekuak antolatuta.
20:00. Olaberri DJa, udaletxeko arkupeetan.
23:00. Olaberri DJa, udaletxeko arkupeetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide