Zestoako Udalak bere webguneko iragarki taulan iragarri duenez, bost lan eskaintza publiko atera ditu lehiaketara eta bat oposizio-lehiaketara. Joan zen abuztuaren 19an, ostirala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu zituen lanpostu horien deialdiak eta oinarriak, eta udalaren webgunean kontsulta daitezke xehetasun guztiak.
Lan eskaintza horien artean, honako sei hauek daude:
- Zeregin anitzetako operario plaza bat. (Lotura honetan, deialdia).
- Zeregin anitzeko operarioen bi plaza. (Lotura honetan, deialdia).
- Administrari laguntzaile plaza bat. (Lotura honetan, deialdia).
- Udaltzaingoko agente plaza bat. (Lotura honetan, deialdia).
- Eraikin garbitzaile plaza bat. (Lotura honetan, deialdia).
- Ingurumen teknikari plaza bat. (Lotura honetan, deialdia).
Zeregin anitzeko operario bat hautatzeko prozesua oposizio-lehiaketa askez beteko dute, eta gainontzeko postu guztiak, lehiaketa bidez. Lanpostu bakoitzaren deialdian agertzen dira postuaren betebeharrak zein ezaugarriak, baldintzak zein gainontzeko xehetasun guztiak.
Eskaerak aurkezteko lau modu izango dituzte interesatuek: Zestoako udaletxeko harrera bulegoan; Zestoako Udalaren webgunean, telematikoki; edozein herritarrentzako arreta zerbitzuan, EIS leihatila bakarrean; eta Correosen edozein bulegotan, ORVE plataformaren bitartez. Udalaren webgunean kontsulta daitezke gainontzeko xehetasun guztiak.