Zestoako Udalak abenduaren 17ra aldatu du aurrekontu parte hartzaileak osatzeko bigarren batzarra

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 9a

Hasiera batean bilkura abenduaren 18an egitekoak baziren ere, hilaren 17an egingo dute aurrekontuak osatzeko bigarren bilera irekia, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Zestoako Udalak abenduaren 17an egingo du aurrekontu parte hartzaileetako prozesuko bigarren saio irekia. Joan zen azaroan ekin zioten Zestoan udaleko aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzaileari, eta orduan zehaztu zuten bigarren saia egiteko data. Hasiera batean bilkura abenduaren 18an egitekoak baziren ere, hilaren 17an egingo dute aurrekontuak osatzeko bigarren bilera irekia, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Aurreneko saioan inbertsioetarako 50.000 euro zertan gastatu erabakitzeko proposamenak egin zituzten herritarrek eta herriko eragileek. Batzarraren kronika, hemen

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide