Zestoako Kultur Etxean egokitzapen lanak egiteko
parte hartze prozesua hasi zuen udalak irailean, eta herritarren proposamenak jasotzeko asmoz, bigarren bilera deitu du hilaren 27rako, asteartea. 19:30ean, kultur etxean bertan elkartuko dira, eta eragile bakoitzak azpiegitura horretan zer behar dituen azaltzeko aukera izango du.
Udalak adierazi duenez, azpiegiturari dagozkion beharrak izango dira elkarteek helaraz ditzaketenak, hala nola nolako lokala behar duten eta gune horrek zer ezaugarri eta neurri izango lituzkeen. Era berean, ekarpen bakoitzak zer lehentasun duen ere aztertuko dute bileran. Horrez gain, udalak azaldu du Kultur Etxeari buruz egiten diren gogoetek handik kanpoko beharrak identifikatzeko ere balio dutela.
Udalak eta herritarrek joan zen irailean egin zuten prozesuko lehenengo bilera. Josetxo Mendizabal alkateak orduan adierazi zuenez, udalaren asmoa da talde guztien adostasunarekin diseinatzea Kultur Etxean egin dituzten lanak, eta eta horretarako, herriko eragile eta talde bakoitzak bere beharrak helarazteko asmoa izan du orain arte. Ekarpenak jasota, udalak gogoratu du haren helburua dela Kultur Etxearen inguruko diagnostikoa egitea eta haren ehuleziak eta beharrak identifikatzea. Horrez gain, egin beharreko hobekuntzen proiektu teknikoa osatuko dute.
Interesa duten herritarrek, Kultur Etxeko erabiltzaileek edota elkarteek bertaratu daitezke bilerara, eta udalak argitu du norberak bere kabuz edo Kultur Mahaiarekin harremanetan jarrita helaraz ditzateleka ekarpenak.