Zestoako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra osatzeko bi tailer egingo dituzte datozen asteetan

Zestoako Hitza 2018ko urriaren 25a

Lehena, natura, kultura eta etxebizitza arloei lotutakoa, astelehenean egingo dute, 18:00etan hasita, udaletxean. Bigarrena azaroaren 7an egingo dute.

Zestoako Udala Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) berritzen ari da, orain artekoa "zaharkituta" geratu zelako, eta datozen asteetan bi tailer egingo dituzte herritarren ekarpenak jasotzeko. Lehena, natura, kultura eta etxebizitza arloei lotutakoa, astelehenean egingo dute, 18:00etan hasita, udaletxean. Bigarrena, berriz, azaroaren 7an egingo dute, udaletxean, eta jarduera ekonomikoak eta hornidurak izango dituzte hizpide. Udalak herritarrekin batera diseinatu nahi du herriko antolakuntza urbanistiko orokorra arautzen duen plan berria, eta horiei tailerretan parte hartzeko deia egin die erakundeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide