Hiri Antolamendurako Plan Orokorra osatzeko prozesua aurkeztuko du Zestoako Udalak datorren ostegunean

Zestoako Hitza 2018ko ekainaren 14a

Zestoako Udalak herritarren parte hartzearekin berrituko du Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, eta prozesuaren aurkezpena egingo du datorren ostegunean. 18:00etan egingo dute saioa, udaletxean, eta herritar guztiei bertaratzeko deia egin dio udalak. Erakundeak azaldu duenez, hasiera-hasieratik nahi dute herritarrek prozesuaren berri izatea, baita horien iritziak eta ekarpenak jasotzea ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide