Amabirjinak eta udako ekintzak antolatzeko bilera egingo dute bihar Zestoan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 22a

Amabirjinetako iazko paella txapelketa. (Hitza) Zestoako Udalak udako ekintzak eta Amabirjin festak antolatzen hasteko lehenengo bilera deitu du biharko. Udalak adierazi duenez, uda garaian musika eta antzerki emanaldiak zein umeei zuzendutako saioak egiten dituzte herrian, eta herritarrek halako ekitaldiak prestatzeko dituzten ideiak jasoko dituzte biharko bileran. Horrez gain, amabirjinak zein egunetan ospatuko dituzten eta festetako "ekitaldi nagusiak" noiz egingo dituzten erabakitzen hastea bileraren beste helburua. 19:00etan hasiko da batzarra, kultur etxean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide