Aizarnazabalgo udaleku irekietarako langileen kontratazioak Zestoako lan poltsatik egingo ditu udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 20a

Begirale edo koordinatzaile lanetan aritu nahi duten herritarrek, beraz, Zestoako udaletxean eman beharko dute izena apirilaren 27a baino lehen. 08:00etatik 14:00etara egin ahal izango da eskaera.

Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi duenez, Zestoan martxan den begiraleen lan poltsatik egingo dituzte aurtengo udarako prestatu dituzten udaleku irekietarako langileen kontratazioak. Begirale edo koordinatzaile lanetan aritu nahi duten herritarrek, beraz, Zestoako udaletxean eman beharko dute izena apirilaren 27a baino lehen. 08:00etatik 14:00etara egin ahal izango da eskaera. Lan poltsan izena eman ahal izateko ezinbestekoa da 18 urte beteta izatea edo aurten betetzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua izatea, euskaraz hitz egiteko trebetasuna izatea eta delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide