Martxoaren 27an izango da Zestoako garbitzaile posturako lehen froga

Zestoako Hitza 2018ko martxoaren 16a

Hilaren 27an 10:00etan izango da froga, Zestoako herri ikastetxean. 68 lagun daude azterketarako onartuen zerrendan.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, datorren martxoaren 27an, asteartez, izango da erakundeko garbitzaile posturako oposaketen lehen froga. 10:00etan izango da, Zestoako herri ikastetxean. 68 lagun daude azterketarako onartuen zerrendan.
Garbitzaile postua lanaldi osokoa da, eta udalak finkatuko du ordutegia eta egutegia. Langile horrek udalaren eraikin eta instalazioak garbituko ditu. Honako lotura honetan irakur daitezke lanpostuaren eta azterketaren inguruko xehetasun guztiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide