Asteartean hasiko dira Alonderoko aldapan igogailua egiten

Zestoako Hitza 2018ko martxoaren 3a

Obrek irauten duten bitartean Alonderoko aldaparen ondoko hainbat aparkaleku ez da erabilgarri izango. Lanak lau hilabete eta erdian bukatzea aurreikusten du Zestoako Udalak.

Lanak egingo dituzten gunea. (Zestoako Udala) Asteartean, martxoaren 6an, hasiko dituzte Alonderoko aldapan igogailu publikoa egiteko lanak. Lanak egingo dituzten gunea itxiko dute astelehenean, eta lanak iraun bitartean gune horretan diren aparkaleku batzuk ez dira erabilgarri izango. Gunea lanerako prest jarrita, Zestoako Udalak esan du makinak lanean ostegunean hastea aurreikusten duela. Erakundeak esan du "ahalik eta aparkaleku gehien" egokituko dituela libre gelditzen den eremuan. Igogailuaren lanak lau hilabete eta erdi inguruan bukatzea aurreikusten du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide