Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Udalak eta Emagin Euskal Herriko bilgune feministak autodefentsa feminista tailerra antolatu du hilaren 24rako. Larunbata da egun hori, eta 10:00etik 14:00etara egingo dute saioa, Idiazpiko lokalean –dantza taldearen egoitzan–. Bertan parte hartzeko izena eman daiteke hilaren 19ra bitartean, udaletxeko Ongizate sailera joanda edo hara deituta deituta (943-14 71 32). Tailerra doakoa da.