Zestoako elkarteek eska ditzakete 2018rako diru-laguntzak

Zestoako Hitza 2018ko otsailaren 23a

Gaur, ostirala, zabaldu du udalak eskaerak egiteko epea, eta apirilaren 11 izango da horretarako azken eguna. Laguntza jaso ahal izango dute Zestoan egoitza edo jarduna gauzatzen duten elkarteek.

Zestoako elkarteek eska ditzakete 2018. urteari dagozkion diru-laguntzak. Gaur, ostirala, zabaldu du udalak eskaerak egiteko epea, eta apirilaren 11 izango da horretarako azken eguna. Laguntza jaso ahal izango dute Zestoan egoitza edo jarduna gauzatzen duten elkarteek. Egoitza Zestoan ez duten elkarteen kasuan, laguntza jaso ahal izango dute jardun eremua edo haren zati bat Zestoan garatzen badute edo elkarte horrek egindako ekintzak interesgarri baldin bazaizkio udalari. Deialdiaren informazio osatua, Zestoa.eus webgunean irakur daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide