Gurutzeaga kaleko TAO gunea. (Danbolin.eus)
Joan zen asteaz geroztik, martxan da Zestoako Udalak Gurutzeaga kalean jarri berri duen TAO gune berria. Herrigunetik kanpora atera bitartean autobus geltokia zegoen tokian, Gurutzeaga kalean, hiruzpalau autorentzat aparkalekuak egokitu ditu udalak, eta horietan aparkatzeko TAO txartela jarri behar zaie autoei; astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara bitartean, eta, larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Txartel hori jarrita, autoak ordu eta erdiz utzi ahal izango dira aparkaleku horietan. Ez da, baina, Gurutzeaga kaleko gune hori TAO sistema martxan den bakarra; Gesalaga kalean edo Euskal Herria plazan ere sistema bera dago martxan. Joan zen maiatzaren 1ean hasita, Gurutzeaga kalean beharrean, autobusek hilerri parean egiten dituzte geldialdiak.