Bidegorriaren jarraipen batzordera ez dutela gonbidatu salatu du Zestoako EH Bilduk

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 23a

Zestoako Udalak joan zen abenduaren 1eko udalbatzarrean erabaki zuen batzorde irekia eratzea Urolako bidegorria osatzeko falta den Iraeta eta Narrondo arteko zatiaren eraikuntzari bultzada emateko. EH Bilduk azaldu duenez, Zestoako Udal Gobernuak bidegorriarein inguruan "ezer ez duelako egin" aurkeztu zuten mozioa, eta lehen deialdira ez gonbidatu izana "sinestezina, lotsagarria eta onartezina" dela azaldu du koalizioak.

Zestoako Udalak joan zen abenduaren 1eko udalbatzarrean erabaki zuen batzorde irekia eratzea Urolako bidegorria osatzeko falta den Iraeta eta Narrondo arteko zatiaren eraikuntzari bultzada emateko. EH Bilduk egin zuen batzordea osatzeko proposamena; mozioa aurkeztu zuen, eta EAJren eta EH Bilduren aldeko bozekin onartu zuten batzordea osatzea. Koalizioak gaur Danbolin.eus-en kaleratutako oharrean dioenez, baina, Udal Gobernuak ez ditu EH Bilduko kideak batzordera gonbidatu. EH Bilduk esan duenez, Zestoako Udal Gobernuak bidegorriarein inguruan "ezer ez duelako egin" aurkeztu zuten mozioa, eta lehen deialdira ez gonbidatu izana "sinestezina, lotsagarria eta onartezina" dela azaldu du koalizioak. Horrez gain, EH Bilduk azaldu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan zuzenketa aurkeztu zuela Urolako bidegorri zati hori egin dezaten eskatzeko. Koalizioak dioenez, bidegorria amaitzeko bi milioi euroko diru lerroa eskatu zuten Batzar nagusietan, baina haien arabera, "EAJren ezezko botoekin atzera" bota dute proposamena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide