San Juan Fundazioko egoiliarrek Zestoako Udalaren omenaldia jaso dute

Zestoako Hitza 2017ko azaroaren 7a

Zestoako Udalak San Juan Fundazioko lau egoiliar omendu ditu gaur, asteartea. Hain zuzen ere, Amabirjin jaietan 88 eta 89 urte bete dituzten herritarrak omentzen ditu udalak 2012az geroztik, eta azken bi urteotan omendutako lau sanjuandarrek jaso dituzte gaur oroigarriak. Nazaria Arakistainek, Julian Larrañagak, Jesus Iruretak eta Pello Igarataundik zapia eta txapelak jaso dituzte Josetxo Mendizabal alkatearen eta Itziar Elorza zinegotziaren eskuetatik.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide