Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amabirjinetako egitarauari "azken ukituak" emateko eta paella txapelketa antolatzeko, bilera deitu du Zestoako Udalak ostegunerako. Bi ataletan banatuko dute bilera: 19:00etan festa batzordearen bilera izango da, eta 20:00etan paella txapelketa prestatzeko elkartuko dira, kultur etxean. Udalak adierazi du paella txapelketan parte hartu nahi dutenek nahitaez joan beharko dutela bilerara. Ohartarazi dutenez, agertu ezean, ezin izango dute txapelketan parte hartu.