(Joseba Alberdi)
Zestoako herritar talde batek elkarretaratzea deitu zuen atzorako, udalak herriko argiteria publikoaren kudeaketak egin nahi dituen aldaketak salatzeko. Dozenaka lagun elkartu ziren plazan, 20:00etan,
Zerbitzu publikoaren alde, lanpostu duinen defentsan. Pribatizaziorik ez! lelopean. Bilkuraren antolatzaileek azaldu zutenez, Zestoako Udala hasi da herriko argiteria publikoaren kudeaketa enpresa pribatu bati emateko pausoak ematen. "Orain arte udal brigadako kideek egiten zituzten kaleko argiteriak eskatzen dituen beharrezko mantenu lanak eta aldaketak". Haien arabera, zerbitzu horrekin ez da "inoiz inolako arazorik" izan.
Elkarretaratzearen deitzaileek esan dutenez, LED argiak jarri nahi ditu udalak kalean, eta erabakia "ondo" iruditzen bazaie ere, "aldaketa horren aitzakian" argiteriaren kudeaketa pribatizatzeari ez diote zentzurik ikusten. "Zestoako langileak sobera adituak dira horrelako lanak egiteko", esan dute.
Zestoako EH Bilduk ere salatu zuen Udal Gobernuaren asmoa ekainaren hasieran,
Argiteria publikoaren pribatizaziorik ez! gutuna kaleratuta. Koalizioko kideen arabera, erabakiak udal lanpostu publikoen galera ekarriko luke. Udalaren asmoa salatzeko, herriko kale-argietan hainbat mezu jarri ditu EH Bilduk. Hona hemen, horien irudi bat: