IRUDI BILDUMA: Historiaurrera jauzia egin dute gaur Zestoan, Ekainfest jaiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2017ko eka. 17a, 18:27

Egun osoan zehar Ekainberriko erreplikan eta Lili Jauregian doako bisitak eskaini dituzte. Arratsaldean, berriz, bederatzi lagunek parte hartu dute Ekainberriren ondoko zelaian egin dituzten IV. Historiaurreko Olinpiadetan.

Historiaurrera egin dute gaur jauzi Zestoan, eta herritarrek Ekaingo haitzuloetan duela 14.000 urte bizi izan zirenenen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute VIII. Ekainfest eguna dela eta. Egun osoan zehar Ekainberriko erreplikan eta Lili Jauregian doako bisitak eskaini dituzte. Gainera, Sastarrain baserri eskolako zalditegiko pottokekin tailerrak eta jokoak egin dituzte. Arratsaldean, 16:00ak pasatxoan hasita, IV. Historiaurreko Olinpiadak egin dituzte bederatzi parte-hartzailek. Hainbat proba egin dituzte, hala nola sua piztea, ehiza zirkuitua eta margolanak. Aurreko urteetan ez bezala, Ekainberriren ondoko zelaian egin dituzte gaur olinpiadak, eta probak hasterako bazen jendea Sastarrain eta Ekain bailaran. Gainera, egun osoan zehar bisitariak txu-txu trenean joan ahal izan dute toki horretara, eta arratsalde partean gaztetxo ugari bertaratu da Ekainberri ingurura. Festa ez da amaitu oraindik; izan ere, 18:30etik aurrera Irrien Lagunakek Zatoz jolastera ikuskizuna eskainiko du Zestoako herrigunean. Ondoren, 20:00etan, arkumea burruntzian erreta jateko parada izango dute herritarrek eta Zestoako trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz. [flickr_set id="72157683133774560"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide