Zestoako herritar bat Fporuen plazan boza ematen. (Julene Frantzesena)
Euskal estatus berriaz herri galdeketa egiten ari dira gaur Urola Kostan, eta Zestoan, Hitziturri elkarteak antolatuta ari dira galdeketa gauzatzen. 09:00etan, hauteslekuak ireki orduko hasi dira herritarrak boza ematen. Foruen plazan eta Kultur Etxearen ondoan jarri dituzte herriguneko hauteslekuak, eta Arroa Goian, Arroabean eta Aizarnan ere mahai bana jarri dute auzo horietako herritarrek botoa emateko aukera izan dezaten. Herritarrak ari dira
Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra? galderari boto bidez erantzuten. Aurpegi ezagunak ere ikusi ahal izan dira hauteslekuetan; besteak beste, Zestoako alkate Josetxo Mendizabalek, Zestoako Udaleko EH Bilduren bozeramaile Mikel Arregi Ertxinek eta Garikoitz Mendizabal txistulariak eman dute boza eguerdirako.
Eguerdi partean jan-edanerako tartea izan dute zestoarrek; izan ere, udaletxe azpiko arkupeetan txotxetik sagardoa edateko eta pintxoak jateko parada izan dute herritarrek. Arratsaldean jarrituko du festak, 19:30ean kontzertua eskainiko baitu Zestoako Rodeo taldeak plazan.
Eguerdiko 13:00ak bitartean boza ematera deituta dauden zestoarren %21,21 eman du botoa. Hurrengo datua 15:00etan kaleratu du Gure Esku Dago plataformak, eta ordura bitartean herritarren %28,69k eman du boza. 18:00etarako, berriz, hautesleen 33,78k eman du boza. Herritarrek 20:00ak arte dute botoa emateko aukera.
Hona hemen goizak Zestoako galdeketan utzi duenaren argazki bilduma:
[flickr_set id="72157680322381494"]