Zestoako irristaketa ikastaroan izena eman daiteke oraindik

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 24a

Zestoako Udalak patinaketa ikastaroa antolatu du apirilaren 26tik ekainaren 14rako, eta izena emateko epea aurreko ostiralean, apirilaren 21ean, amaitu bazen ere, plaza batzuk libre daude oraindik, eta interesa duenak 688-68 40 29 telefonora deitu dezake. Asteazkenetan izango dira saioak, eta 17:00etatik 18:00etara bost eta hamabi urteko umeek hartuko dute parte. 18:00etatik 19:00etarako saioak, berriz, gazteentzat eta gurasoentzat zuzendu zituzten hasiera batean, baina gazteek izena eman ez dutela eta, antolatzaileak azkenean gurasoekin ari dira betetzen plazak. Pili Villanuevak izango da irakaslea, eta kiroldegiko beheko kantxan egingo dute ikastaroa. Bakoitzak bere patinak eta babesgarriak eraman beharko ditu, eta izena ematen dutenek 25 euro ordainduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide