Tomas Odriozolak zinegotzi kargua hartu du Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko api. 7a, 11:29

Atzoko udalbatzarrean hartu zuen kargua. EAJk dagokion zinegotzi kopurua berreskuratu du, hilabete batzuk bat gutxiagorekin pasatu ostean.

Tomas Odriozola, EAJren zinegotzi berria. (Danbolin) Atzo, osteguna, egin zuten Zestoan apirileko ohiko udalbatzarra, eta, besteak beste, zinegotzi berri batek kargua hartu zuen. EAJren udal taldeko kide izango da aurrerantzean Tomas Odriozola Aristi. Zinegotzi berriak kargua hartuta, EAJk dagokion zinegotzi kopurua berreskuratu du. Izan ere, hilabete batzuk pasatu ditu udal talde horrek zinegotzi bat gutxiagorekin. Agintaldia hasi denetik bi dimisio izan dira Zestoako EAJren udal taldean; joan den uztailean utzi zuen kargua Juan Carlos de la Florrek, eta abenduan Montse Atxegak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide