Martxoaren 26ra artean ikus daiteke erlojua. (Danbolin)
Aizarnako Santa Engrazi ermitako erlojua ikusteko erakusketa jarri dute hura zaharberritzen aritu den taldeak eta udalak. Joan zen irailean hasi ziren hainbat herritar erlojua zaharberritzen; besteak beste, erlojua berritu eta txukundu egin dute, eta berriro ermitan jarri aurretik jendaurrean jartzea erabaki dute antolatzaileek. Egun, kaxa elektrikoa itsastea falta zaio.
Kultur etxean ikus daiteke erlojua, martxoaren 26ra bitartean. Astegunean, 17:00etatik 18:00etara zabalduko dute erakusketa; larunbatean, martxoaren 25ean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:ooetatik 19:00etara ikusi ahal izango da, eta igandean, 11:00etatik 14:00etara artean. Taldeentzako ere irekiko dute, eta horretarako aurrez hitzordua eskatu behar da, 669-65 99 42 telefonora deituta.