Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Proiektuak martxoaren 30era bitartean aurkeztu beharko dira udaletxean. Udalak proiektu bakoitza baloratu eta haietako bakoitzari zenbat diru eman erabakiko du.
Zestoako Udalak elkarteak eta haien jarduerak bultzatuko ditu aurten ere, eta udaleko aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskainiko die. Elkarteek udaletxean aurkeztu beharko dituzte beren proiektuak martxoaren 30era bitartean. Udalak proiektu bakoitza baloratu eta haietako bakoitzari zenbat diru eman erabakiko du.