Umeen danborradaz hitz egiteko bilera deitu du Zestoako Udalak

Zestoako Hitza 2017ko urtarrilaren 31

Ekain Guraso Elkarteari "lan horrek denbora eskatzen" dionez, danborrada antolatzeko ardura uztea erabaki du. Horregatik, bilera deitu du udalak. Gaur izango da bilkura 18:00etan.

Gaur, asteartea, umeen danborrada antolatzeko bilera egingo dute Zestoan. Ohiko legez, Santa Kutz jaietan egingo dute haurren danborrada, eta udalak deitu du bilera. Izan ere, Ekain Guraso Elkartea arduratu da azken dozena inguru urteetan danborrada antolatzeaz, baina "lan horrek denbora eskatzen" dionez, danborrada antolatzeko ardura uztea erabaki du guraso elkarteak. Hori dela eta, Zestoako Udalak erabaki du gaia aztertzeko bilera egitea. Bilera gaur, asteartea, izango da 18:00etan, udaletxean. Udalak jakinarazi duenez, "behar-beharrezkoa" da talde berri bat sortzea bileran, "bestela ezingo baita egin aurtengo danborrada". Horregatik, herritarrei bertaratzeko ahalegin berezia egitea eskatu die udalak. Honako puntu hauek jorratuko dituzte bileran:
  • Aurkezpena eta danborradaren hausnarketa.
  • Danborrada antolatzeko talde berri bat sortzea.
  • Karroza egiteko egon daitezkeen aukerak aztertzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide