Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sexualitatea eta autoestima: nola lagundu gure seme-alabak beren garapenean? hitzaldia izango da bihar Zestoako herri eskolan, 17:00etan hasita, gurasoentzat. Nerea Sancho sexologian aditua ariko da hizlari, eta haurrek sexualitate "osasuntsu, arduratsu eta librea" gara dezaten hainbat aholku emango ditu. Gurasoek izan ditzaketen kezkak partekatzeko aukera ere izango da.