Dimisioa eman du Montse Atxega Zestoako EAJko zinegotziak

Zestoako Hitza 2016ko abenduaren 5a

Montse Atxega (Zestoako Udala) Zestoako EAJren Udal Gobernuko Montse Atxega zinegotziak kargua utzi du gaur, astelehena. Hala jakinarazi du Facebooken idatzitako mezuan. Zumaiarra da izatez Atxega, baina Zestoako Udaleko zinegotzi izan da joan den maiatzeko udal hauteskundeez geroztik. Gazteria eta Kirol arloetako eta Ongizate saileko batzordeburua izan da Atxega Zestoako Udalean. Atxegak ez du dimisioaren zergatia azaldu. Baina Facebookeko mezuan dio "batzuetan nahi ez ditugun erabakiak hartu behar" izaten direla. Joan den maiatzean "ilusioz eta gogoz" ekin ziola ardurari aitortu du, baina "kontrolatu ezin" diren erabakiak izaten direla, eta, batzuetan, "bakoitzak" jartzen duela "muga" azaldu du. Atxegak eskerrak eman dizkio Josetxo Mendizabal alkateari, "uste baino lehenago bukatu bada ere, esperientzia hau bizitzeko aukera eman" ziolako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide