Urola Erdiko Atzegiko kideak Azpeitian elkartu dira

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Bi urtez behin egiten duten bazkaria aitzakia hartuta dozenaka lagun bertaratu dira eguerdian plaza, eta triki-poteoarekin eman diote hasiera egitarauari.

Trikitilariak plazan. (Julene Frantzesena) Urola Erdiko Atzegiko kideak Azpeitian elkartu dira gaur, igandea. Bi urtez behin egiten duten bazkaria aitzakia hartuta dozenaka lagun bertaratu dira eguerdian plazara, eta triki-poteoarekin eman diote hasiera egitarauari. Trikitixa eta panderoz lagunduta kalejiran ibili dira erabiltzaileak, haien senideak eta lagunak nahiz Atzegiko boluntarioak. Ondoren, Sanagustin kulturgunean bazkaldu dute, eta bazkalostean dantzaldia izan dute kulturgunean bertan. Hona hemen, triki-poteoko irudi batzuk: [flickr_set id="72157675031161850"]

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide