Energia berriztagarrien azoka egin dute Zestoan

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko urr. 22a, 15:20

Energia Berriztagarrien Azoka Zestoako plazan egin dute. (Julene Frantzesena) Urola Erdiko Energia Mahaiak antolatuta, Energia Berriztagarrien Azoka egin dute gaur Zestoan, Urola Erdiko Energia Mahaiak antolatu. 10:00etatik 14:00etara, eguzki indar termiko eta fotovoltaikoa, argizteria eraginkorra, pellet eta biomasa galdarak, instalakuntza termikoak eta auto elektrikoak ezagutzeko aukera izan da plazan. Gainera, Barbantxo aisialdi taldeko kideek umeentzako txoko berezia antolatu dute. Azokaaren barruan, bizikleta elektrikoak probatzeko aukera ere izan dute herritarrek, eta Goiener, Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibako kideak ere bertan izan dira.  Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako Delegazioko Jasangarritasun Batzordeak ere parte hartu du. Horiez gain, Usurbilgo Lanbide Eskolako kideak ere han izan dira. Hona hemen, azokako argazki batzuk: [flickr_set id="72157671990304934"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide