Zestoako hondakinak biltzeko egungo sistema mantentzea eskatu dute ehundik gora herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Laranjadi plazan egin dute mosaikoa. (Julene Frantzesena) Zestoako ehundik gora herritarrek egungo hondakinak biltzeko sistema bere horretan mantentzea eskatu dute gaur, larunbata, eguerdian Laranjadi plazan egin duten mosaikoaren bidez. 13:00etan elkartu dira dozenaka herritar plaza horretan, Ongi egiten jarraitu nahi dugu! lelopean. Hainbat herritarrek sistema mantentzea eskatzeko sinadura bilketa hasi zuten uda aurretik, eta 720 sinadura bildu dituzte gaur arte. Herritar talde horrek hamar puntutan azaldu dituzte eskaeraren zergatiak.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide