Iaz Metal Boskoteak alaitu zuen giroa Zestoako ardo dastaketaren garaian. (Laiak)
Aurreko bi edizioetako arrakasta ikusita, Ardo Dastaketa antolatu du Laiak dendak hirugarren urtez jarraian. Larunbat eguerdian izango da 12:30etik 14:30era, Lizenziadonekoa plazatxoan.
Askotariko ardoak dastatu ahal izango dituzte bertaratzen direnek, hala nola Araba, Errioxa eta Rueda jatorri izenekoak. Zuriak, gorriak, beltzak –onduak eta urtekoak– izango dira aukeran; guztira, 17 bat ardo probatu ahalko dira. Besteak beste honako upategi hauetako ardoak probatu ahal izango dira: Tobia, Marques de Vitoria, Carro Blanco, Arabarte, La Maldita eta El Otero.
Aurtengo edizioan, bost euroordaindu beharko da koparen eta hiru ardoren txartelak eskuratzeko. Eskaintza hori erosten dutenek, ardo ondu bat eta bi bestelako dastatu ahalko dituzte. Bestela, ardo onduaren txartel bakoitzeko 1,5 euro ordaindu beharko da, eta euro bat gainerakoen trukean.
Pintxoak eta musika
Hainbat pintxo ere dastatu ahal izango dira euro bat ordainduta: Getariako Maisor antxoak, Mardu txorizoa eta Basatxerri hirugiharra parrilan eta pateak. Gainera, La Antigua Zamorako gaztandegian eginiko hainbat gazta probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Azken horiek doan dastatu ahal izango dira.
Eibarko Ustekabe fanfarrea arduratuko da giroa alaitzeaz; izan ere, 12:00-12:15 aldean kalejira egingo dute herrian zehar, eta, ondoren, dastaketa egingo duten plazatxoan eskainiko dute emanaldia.
III. Ardo Dastaketa
Upategiak
Tobia (Errioxa). Zuria, gorria eta beltza (ondua).
Marques de Vitoria (Araba). Beltza (ondua).
Ramirez de la Piscina (Errioxa). Beltza (urtekoa eta ondua).
El Otero (Araba). Beltza (urtekoa).
J. Guzman Aldazabal (Araba). Zuria eta beltza (urtekoa eta ondua)
Carro Blanco (Rueda). Zuria (Verdejo).
Arabarte (Araba). Beltza (urtekoa eta ondua) eta zuria.
Garcia Arevalo (Rueda). Zuria (Verdejo)
La Maldita (Errioxa). Beltza (urtekoa, Garnatxa)
Hermanos Fernandez (Araba). Beltza (urtekoa eta ondua)
Xabier Etxabe Laiak dendaren jabeari elkarrizketa.