Azaroaren 30erako egingo dituzte ebazpenak. 30.000 euro bideratuko dituzte laguntzetara. Eskaera egiteko ez da behar gutxieneko diru sarrerarik.
Zestoan etxebizitzak alokatzen dituztenek diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte urriaren 31ra bitartean.
Laguntza eska dezakete 18 eta 35 urte bitarteko herritarrek, mugikortasun urria duten pertsonek, banandutakoek edo dibortziartutakoek, 70 urte baino gehiago dituztenek eta seme-alaben zaintza duten guraso bakarreko familiek.
Laguntza eskatu ahal izateko, ez da gutxieneko diru sarrerarik behar, baina gehiengo kopuruak ezarri dituzte: pertsona bakarrak eskatzen badu, gehienez, 28.000 euroko sarrerak izan beharko ditu; eta bi lagun edo gehiagok eskatzen badute, 35.000 eurokoak. Gainera, alokairuaren errentak 550 euro baino gutxiagokoa izan beharko du.
30.000 euro
Zestoako Udalak 30.000 euro bideratu ditu alokairurako diru laguntzetara.
Ebazpenak azaroaren 30erako egingo dituzte, eta orduan aginduko dituzte lehen ordainketak.