Jon Agirrek denbora marka eginda irabazi du Ondarbasoko Igoera

Urola Kostako Hitza

Zestoako Gazte Egunaren barruan jokatu da txirrindularitza proba herrikoia

Ondarbasoko Igoerako parte-hartzaileak. XXXI. Ondarbasoko Igoeran errekorra jarri du Jon Agirre gazteak. 3,2 kilometroko malda handiko ibilibidea 11 minutu eta 15 segundotan egin du. Haren atzetik, bigarren, Joseba Albizuk egin du 11 minutu eta 23 segundotan. Hirugarren denbora onena, berriz, Iñaki Gabarainena izan da, 11 minutu eta 50 segundo. Emakumeetan bakarrak irten du, Nerea Irurek, eta 22 minutu eta 39 segundotan egin du proba. Erdikaletik irten eta Ondarbasora igo dira parte-hartzaileak. Aurten, irteteko 29 lagunek zuten izeba emanda. [flickr_set id="72157673396216245"]  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide