Hasi dira ibilgailu klasikoen topaketak Zestoan

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko uzt. 9a, 13:02

Gaur eta bihar Zestoa eta Zarautz artean ibiliko dira topaketetako parte hartzaileak. Duela mende inguruko 22 auto ikus daitezke topaketak direla-eta.

90eko hamarkadan bainuetxea bisitatzera joateko erabiltzen zituzten autoen topaketak egiten ari dira Zestoan. 12:00ak pasatxoan iritsi dira hogeitik gora auto herriko plazara, eta han egin dute geldialdia. Gaur eta bihar egingo dituzte topaketak, eta Zestoa eta Zarautz artean ibiliko dira, hara eta hona. Arratsaldean Zarauzko Munoa plazan egingo dute geldialdia, eta, ondoren, Zestoara itzuliko dira. Bihar, berriz, Narrondora joango dira goiz partean eta Zestoan bukatuko dituzte bi eguneko topaketak arratsaldean. 1908koa da topaketetan ikusgai den autorik zaharrena, eta 1939koa, berriz, berriena. Euskal Herriko autoak ez ezik, Frantzikoak ere ikus ahalko dira egunotan Zestoan eta inguruetan. Parte-hartzaile ugari garai haietako jantziekin iritsi dira Zestoara. https://youtu.be/LJZo0PeT5HM Hona hemen, larunbat goizeko argazki bilduma: [flickr_set id="72157667983427174"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide