Historiaurreko olinpiadak egin dituzte Zestoan, VII. Ekainfesten barruan

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Hirugarren urtez, historiaurreko olinpiadak egin dituzte gaur goizean Zestoan. VII. Ekainfest jaiaren baitan egin dituzte jokoak, eta sei lagunek hartu dute parte probetan. Jende ugari bertaratu da ikuskizunaz gozatzera. 11:00etan Zestoako interpretazio eskolako kideen emanaldiarekin hasi dira olinpiadak; ordu berean, zaldiekin eta pottokekin ibilaldiak egin ahal izan dituzte gaztetxoek Lau Iturri eta Sastarrain inguruetan. Gainera, eguerdi partean hainbat pintxo probatzeko parada izan da plazan. Arratsaldean, 17:00etan hasita, Irrien Lagunak' taldearen emanaldia izango da Ekainberri inguruko zelaian. Bestalde, 17:00etan, 12 eta 16 urte arteko gaztetxoen olinpiadak izango dira, plazan. Hona hemen, goizak utzitakoa argazkitan.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide