Aitor Salegi zestoarrak eta Antton Aizpurua debarrak irabazi dute Plazatik Gaztetxera bertso sariketaren XV. edizioa.
Joan den larunbatean jokatu zuten finala Mutrikuko Gaztetxean, eta jendetza bertaratu zen saioaz gozatzera.
Sariketako saio guztietan moduan, bertsolariak bikoteka aritu ziren kantuan larunbateko finalean. Eli Pagola eta IƱigo Zubiaurre, Aitor Salegi eta Antton Aizpurua, Maider Arregi eta Gemma Urteaga eta Maddi Sarasua eta Manex Astigarra igo ziren oholtzara, eta, binaka zein bakarka, hainbat lan egin behar izan zituzten. Besteak beste, zortziko txikian, hamarreko txikian eta puntu-erantzunetan aritu behar izan zuten.
Saioaren aurreneko zatia bukatu ondoren, Pagola eta Zubiaurre eta Salegi eta Aizpurua sailkatu ziren buruz burukora. Seiko motzean ofizio bat eta kartzelako lana egin behar izan zituzten bertsolariek, saioaren azken txanpan.
Orotara, 64 bertsolarik hartu dute parte Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako aurtengo edizioan.