Zabalik da Zestoako familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko deskontua eskatzeko epea

Zestoako Hitza 2016ko urtarrilaren 21a

Otsailaren 29a bitartean eska daiteke agiria, Zestoako udaletxean. Hobariak eskatzeko hainbat agiri aurkeztu behar dira.

Zestoako familia ugariek dagoeneko eska ditzakete Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagozkion hobariak. Deskontuak eskatzeko hainbat dokumentu aurkeztu behar dira udaletxean, eta agiri horiek guztiak aurkezteko azken eguna otsailaren 29a izango da. Honakoak dira aurkeztu beharreko dokumentuak:
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren familia ugarien ziurtagiria.
  • 2014. urteko diru sarreren egiaztagiria.
  • Etxebizitza bakarraren jabe izatea ziurtatzen duen zinpetutako agiria. Udaletxean eska daiteke agiriaren eredua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide