Birziklatzeko etxola jarri dute Zestoako kiroldegiaren atzean

Ane Olaizola 2013ko urriaren 15a

Zestoako Udalak, Urola Erdiko Mankomunitatearen bidez, birziklapen etxola jarri du kiroldegi atzean. Udalak adierazi duenez, «garbigune txiki bat» izango da, herritarrek behar ez dituzten gauzak utzi ahal izateko; hala nola, aparatu elektroniko txikiak, autoen bateriak, disko, DVDak, kasetak, merkuriozko termometroak, pilak, erradiografiak, aerosolak… bilduko dituzte. Orain arte hilean behin jasotzen zituzten halako materialak Zestoan, eta azpiegitura berriari esker herritarrek nahi dutenean egiteko aukera izango dute. «Birziklatzea eta berrerabiltzea sustatzeko erraztasunak jarri nahi dizkiegu herritarrei. Halako materialak zabor ontzietara ez botatzea da gure helburua», adierazi du udalak. Etxola zabalik egongo da une oro. Hamalau buzoi ditu etxolak, bakoitzera material jakin bat botatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide