Gaztaina jan solidarioa egin dute aurten ere Salbiden

Enara Ariznabarreta

Gaztaina jan solidarioa egin dute gaur arratsaldean Salbiden, 18:00etan hasita. Herritar ugari hurbildu dira, eta bildutako diru guztia Aspanogi elkartearentzat izango da.

 Salbideko festa batzordeak, Zarauzko Udalak eta Aspanogik elkarlanean antolatuta, gaztaina jan solidarioa egin dute gaur arratsaldean. Herritar ugari hurbildu da 18:00ak aldera Salbideko parkera, sabela betetzeko eta hotzari aurre egiteko asmoz. Aurten, bildutako diru guztia dena Aspanogi elkarteari emango zaio beraien lan paregabea aurrera eramaten jarrai dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide