Photomuseumek antolatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Ricardo Iriarteren eta Jesus Apellanizen Bi batean izeneko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur, 18:00etan hasita. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da, eta Maria Jose Aranzastik aurkeztuko du.
Bi batean izeneko proiektuak iruzkin poetikoak dituzten film laburrak ditu ardatz. Bertan, gai libreko bederatzi ikus-entzunezko daude, eta sortzaileen arabera, lan hau printzipio eta garapen metafisikoak bistaratzen saiatzen da, arlo akademikora jo gabe.
Ricardo Iriarte margolaria, argazkilaria eta dokumentalgilea da, eta sormen-ikerketan aritzen da hainbat euskarri desberdinetan. Bartzelonako Nikon eskolan argazkilaritza ikasi zuen, eta Donostiako Artelekun osatu zuen bere prestakuntza Javier Vallhonrat edo Joan Fontcuberta artisten eskutik. Jesus Apellanizen, berriz, poesia idazten du, eta biak Gipuzkoako ingurune artistiko eta kulturalari estuki lotuta dauden sortzaileak dira.