Hemezortzi urtez Pagoeta Elkarteak eski irteerak antolatu izan zituen, eta eskurtsio horiek abiapuntutzat hartuta, Antxon Itsasok hitzaldi erretrospektibo bat eskainiko du ostiralean 19:00etan. Bertan, 1990 eta 2008 bitartean egindako bidaietan gertatutako istorioak kontatuko ditu Itsasok. Hitzordua ostiralean izango da Pagoetako aretoan, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko bertaratzeko.