Santa Zezilia egunaren harira, Imanol Urbieta udal musika eskolako ikasleak eta irakasleak aurten ere kalera atera dira, herria musikaz alaitzera. Ohiturari jarraituz, Musikalean egitasmoaren barruan, kalejirak egin zituzten atzo arratsaldean, bi taldetan banatuta.
Lehenengo taldea 17:30ean abiatu zen musika eskolatik, eta txistu, trikiti, pandero, gitarra, tailerra eta solfeoko ikasleak aritu ziren kantuan. Bigarren taldea minutu batzuk geroago irten zen, eta kalejira horretan haizeko musika tresnek, biolinek eta perkusioak hartu zuten protagonismoa.
Herriko txoko ezberdinetatik ibili ondoren, bi kalejirak Musika Plazar elkartu ziren. Bertan, denek batera abestu zuten, eta jarraian, ekitaldia borobiltzeko, txokolate beroa dastatzeko aukera izan zuten.