Emakumeon etxeak eta Zarauzko Udalak elkarlanean, azaroaren 25aren atarian, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, herrian zehar hainbat ekintza antolatu dituzte. Horien artean, Truly Naked filma eskainiko dute Modelon gaur bertan. Ikusle helduei zuzendutako hitzordua 19:00etan hasiko da eta ez da sarrerarik ordaindu beharko pelikula ikusi ahal izateko.
Filmaren nondik norakoari dagokionez, Alec nerabeak bere aitarekin duen harremana kontatzen da. Aita porno aktorea da eta semeak bideoak ekoizten laguntzen dio. Nina ikaskidea ezagutzen hasten da, eta bere bidea aurkitzeko erronkari egin beharko dio aurre, benetako intimitatea zer den bilatzeko.