Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du etzi, Zarautzen

Eneko Eizagirre Perez

Oihana Etxebarrieta, kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua. (EH Bildu)

Oihana Etxebarrieta, Mario Zubiaga eta Iñaki Ostolaza izango dira Merkatu Plazan etzi 19:00etan. Hauteskunde kanpainaren harira, etorkizunera begira dituzten erronken inguruan hitz egingo da bertan.

Azaroak 29ko hauteskundeetako kanpaina garaian murgilduta, Hego Euskal Herrian zehar hitzaldiak antolatzen hasi dira partiduetako hautagai desberdinak. EH Bilduren kasuan, ekitaldi nazionala antolatu dute Zarautzen, eta hitzordua Merkatu Plazan izango da etzi 19:00etan. "Posible egin" lelopean, EH Bilduko kongresuko eta senatuko zerrendetako hainbat kide izango dira bertan hitzaldia ematen, eta hitz egingo dituzten gaien artean, etorkizunera begira dituzten erronak egongo dira, besteak beste.

Hiru izango dira hitzaldira agertuko diren politikariak; alde batetik, Oihana Etxebarrieta kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua, bestetik, Mario Zubiaga zientzia politikoetan doktorea eta senatuko zerrendako bigarren hautagaia, eta azkenik, Iñaki Olaizola Zumaiako alkatea eta kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendako seigarren hautagaia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide