Gaixotasun kardiobaskularren inguruko mahai ingurua egingo dute etzi

Eneko Eizagirre Perez

Gaixotasun kardiobaskularrak erdigunean jarrita, Unai Iradi kazetariak moderatutako mahai inguru bat antolatu dute Santa Klara kulturgunean etzi 19:00etan. Mahai inguruan parte hartuko dute, Patricia De La Riva neurologoak, Maitane Larrañaga erizainak eta Jose Ramon Guridi pazienteak.

Zarauzko Udalak eta Osakidetzak elkarlanean, gaixotasun kardiobaskularren inguruko hitzaldi bat antolatu dute Santa Klara kulturgunean etzi 19:00etan. Unai Iradi kazetaria moderatzaile lanetan egongo da, eta gaixotasuna gertutik ezagutzen duten aditu eta pazienteen testigantzak izango dira hitzaldiaren erdigunean. Adituen artean, Donostialdeako ESI-ko Patricia De La Riva neurologoa, eta Maitena Larrañaga erizaina izango dira gaiaren inguruan solasteko. Bestalde, mahai ingurua osatzeko Jose Ramon Guridi pazientea ere egongo da izan zuen iktusaren inguruko bizipenak kontatzeko.

Hitzaldia euskaraz izango da eta gaztelaniarako momentuko itzulpena egongo da. Sarrera dohainik da eta aldez aurretik ez da izenik eman beharko bertaratzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide