Oroimenaren Nazioarteko Egunaren harira, Zarauzko Udalak indarkeria mota desberdinetako biktimak gogoratzeko eta omentzeko elkarretaratzea egingo du etzi, Arrosategi parkean.
12:00etan hasita, Zarauzko biktima guztiak omenduko dituzte. Udala osatzen duten talde guztiek hartuko dute parte bertan, eta adierazpen bat irakurriko dute. Jarraian, bertaratutakoek bost minutuko isilunea egingo dute biktimak omentzeko, eta azkenik, lore eskaintza egingo dute eta Memoriaren liburuan sinadurak jasoko dituzte.